
Mezu hau nagusiki gurasoei bideratua dago. Elkarte baten berri eman nahi dizugu, ADAHIgi: Gipuzkoako Arreta Gabezia eta Hiperaktibitatearen Elkartea (ADAHIgi). Beraien lana honela definitzen dute:
Gure helburu nagusia Arreta Gabeziaren Nahastearen inguruan (Hiperaktibitatearekin edo gabe) familiei eta profesionalei laguntzea, berri ematea eta aholkatzea da, guzti hau nahasteak eragindakoen bizi-kalitatea hobetu eta beren bizitzan arrakasta izateko aukerak ugaltzearren.
Nuestro Objetivo es dar a conocer, ayudar, asesorar y formar a las familias y profesionales en el Trastorno de Déficit de Atención con/sin Hiperactividad (TDAH), con el fin de mejorar la calidad de vida de los afectados y aumentar sus posibilidades de éxito en la vida cotidiana.
Gaia interesgarri denez lotura bat eskuragarri izango duzue Guraso-ikasle txokoan.