2.A gelako lau taldeek egin dituzten irratsaioak dagoeneko eskuragarri dauzkazue Urumea-irratia blogean. Oraingoan formatoa aldatu dugu iazkoarekiko. Oraingo honetan gelako lau taldeen irratsaioa erreproduktore berean kokatu ditugu eta Odeon egin ordez, (arazoak ematen zizkigun askotan etzelako kargatzen) Divsharen kokatu ditugu eta egia esan momentuz ez dugu arazorik izan. Hori bai, lehenengo grabaketen formatoa aldatu behar izan dugu wav-etik mp3-ra. Beti bezala, espero dugu zuen gustokoak izatea! Eta ez ahaztu hilabete honen azken ostegunean, azaroak 27, goizeko 9:00etatik 10:00etara 2.B gelakoek egingo dutena entzun ahal izango duzuela! Ez ahaztu FM 107!!
Ezin baduzue zuzenean entzun lasai! Urumea-irratia blogean eskuragarri izango dituzue eta!
2008-11-10
Suscribirse a:
Entradas (Atom)