Jendea ezkontzen dela eta, eguraldiari begira zera pentsatu dut: beste web batzuetan izaten dute ba eguraldia erakusten duen mapatxoa. Hortan ari nintzen eta euskalmeteko orrian sartu naiz... eta nerbioetatik bukatu ere! Alboko zutabean mapa jarri nahi nuen. Horretarako aplikazio bat eskeintzen dute eta berak sortzen du zuzenean blogean txertatzeko kodea. Zein da arazoa? Zera ba, aplikazioa ez dela behar bezala zabaltzen eta EZIN DUT HERRIA EDO ZONALDEA AUKERATU!! (eta ez beste ezer ere)
Zorionak Itziar!!
Datorren astea bidaien astea dugu. Ea eguraldiarekin zorterik badagoen eta ahalik eta hoberen ateratzen den dena! Ea argazki politak lortzen dituzuen eta gero blogean kokatzen ditugun! Zuek aukeratutakoak noski.
PD: kodea pixkat trasteatu ondoren behintzat Andoaingoa jartzea lortu dut! Abetxuko baino hobe...
2008-04-11
Suscribirse a:
Entradas (Atom)