Elkano kalea, 7
20120 Hernani (943330080)

2008-02-22

Aspertuta zaudete? Irakurtzeko gogorik baduzue?

Sarrera hau irakurtzen egoteak gauza bat adierazten du: ikastolako blogaren existentziaren jabe zarela... eta sufritu xamarra bazarela!! Azkeneko bi ikasturtetan nahiko "pelmada" ematen ari naiz teknologia berriekin, blogak, argazki edo bideo digitalak,... baina noizbehinka tipo arraro bat ez naizela ikusten dudanez berrindartu egiten naiz. Zertaz ari naiz? Beno ba, izenburua irakurri baduzu eta irakurtzeko prest bazaude, dokumetu hau irakurtzeko gomendatzen dizut (behintzat aurkibidea, jaja) eta lasai hartu! Ez dudala nik idatzi!


Ez baduzue horrenbeste irakurtzeko denborarik baduzu aurkezpen hau ikusi.

Eskerrak eman dizkiot egileari eta beste jende askori egindako lana denontzako eskuragarri uzteagatik. Egunen baten eskerrak emanez zerrenda erakutsiko dizuet (IKTeroak, genbeta, Isidro Vidal, Anibal De la Torre,...) gauza interesgarri asko idazten bait dute.
Egia esan nik ikastetxeko berrikuntza ekintza bezala aurkeztutakoa gai honekin erlazionaturik baldin badago ere (hemen duzue egindako lanaren adibide bat), badu ezberdintasun nagusi bat: nere lana ikasleegan bideratua izan dela nagusiki. Zenbait "konpetentzia", "gaitasun" "berri" barnera ditzaten, beraientzat eguneroko erreminta bihur daitezen ikasitakoak, edozein ikasgaietan erabiltzeko, lan kolaboratiboa bultzatuz,... eta dena informaziorako teknologia berrien aplikazioen bitartez: web 2.0a. Egia esan honelako "mobida" batean sartzeko arrazoietariko bat ikasleen motibazioa izan bazen ere, denborak argi utzi dit gauza bat: derrigortuta den edozein lanak bere "motibagarri" kuttua galtzen du (salbuespen batzuekin). Berrikuntza bat ezarri nahi izan duen edozein irakaslek jakingo du zein zaila izaten den aurrera atera ahal izatea.
Aurtengoa bigarrena da ari naizela eta egia esan lortutako emaitzetan hobekuntzak ere nabariak dira. Bestalde, zenbait irakasleren artean sarrera modura ikastarotxo bat egin dugu: web 2.0ak eskaintzen dituen hainbat baliabide ezagutu eta norberak aplikazio ezberdinak aztertzeko aukera ematen zuen formakuntza ikastarotxoa (nolakoak garen irakasleak ikasle moduan,...). Dokumentu honetan azaldutako hainbat aplikazioren ordez guk besterenbat ikusi dugu baina funtzioa berdina dutelarik (argazkien kudeaketa, rss-ak,...) beraz, gure ezagutzak zabaltzeko aukera ezin hobea dugu dokumentu honetan. Ikusi izan duzuenez gaur pixkat idazteko gogoa banuen...
 
BODY{cursor: url("https://dl.dropbox.com/u/2041834/animated_favicon1.JPG"), default; } A:hover {cursor: url("https://dl.dropbox.com/u/2041834/animated_favicon1.JPG"), default; }