2008-01-23
Inude eta artzainak!
Datorren igandean, urtarrilak 27, ikastolan Inude eta Artzainak aterako dira. Egun horretan irakasle, ikasle eta gurasoen aurretik egindako lan handia ikusi ahal izango dugu. Ia 200 ikasle aterako dira (dantzari, pertsonai, lehen hezkuntzakoak, laguntzaileak,...) beraz, oso ikusgarri izango delakoan gaude. Azken kontuak lotzen ari garelakoan, bukatzeko gauza bat besterik etzaigu geratzen: eguraldi ona izan dezagun eskatzea (eta horretaz ea zein arduratzen den!!). Beno beti bezala irudiak oso esanguratsuak direla jakinda, hemen duzue "collage" bat.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)