Elkano kalea, 7
20120 Hernani (943330080)

2007-10-31

BILATU EUSKARAZ!

EUSKARAZKO LEHEN BILATZAILEA MARTXAN DUGU. (www.elebila.eu)

Euskarazko bilaketak egiteko Interneteko bilatzaile berria aurkeztu du Eleka Ingeniaritza Linguistikoa enpresak: Elebila.

Lan bat egiteko datuak bilatzen hasi, eta euskarazko informazioa topatu beharrean, ingelesezko, frantsesezko, gaztelaniazko edota beste edozein hizkuntzatako webgunean helbideak erakusten dizkigu bilatzaileak. Zenbat aldiz gertatu zaizue hori? Mila aldiz, ezta?

Baina zergatik egiten ote du hori bilatzailek? Erantzuna erraza da: merkatuan dauden bilatzaileek (www.google.es eta www.yahoo.es, esaterako) ez dituzte ezagutzen euskarazko informazioa duten webguneak, eta, beraz, ez daude euskarazko testuetan bilatzeko prestatuak. Horra hor arazoa.

Orain, baina, euskaldunak zorteko gaude, euskarazko bilatzaile bat sortu baita. Hartu ongi gogoan bilatzailearen helbidea: www.elebila.eu

Gure blogaren sarrerako eskubiko aldean agertzen den atalean klikatu besterik ez duzu eta bilatzailearen barnean sartuko zarete zuzenean.

On egin.
 
BODY{cursor: url("https://dl.dropbox.com/u/2041834/animated_favicon1.JPG"), default; } A:hover {cursor: url("https://dl.dropbox.com/u/2041834/animated_favicon1.JPG"), default; }