Elkano kalea, 7
20120 Hernani (943330080)

2007-06-16

Berrikuntzak!

Garai honetan berrikuntzei buruzko sarrera egitean datorren urterako gogoetei buruz ariko nintzala pentsatuko zenuten danok, ezta? EZ ba !
Berrikuntza hementxe bertan duzue: ze gauza politagoa bloga irakurtzen duzuen bitartean ikasleek egindako irratsaioak entzun ahal izatea baino?
Halaxe da bai. Eskubiko zutabean kokatuta dago "irrati panela" eta entzuteko ez duzue beste inora joan beharrik izango! Gauzak gero eta errazago, eh? Random modura jarrita dago (ez dugu orden zehatz batean jarri, berak aukeratzen du zein ordenean eman).
Baina zuk egindakoa (edo beste norbaitena) entzun nahi baduzu URUMEA-IRRATIAN besterik ez duzu sartu behar! Han irratsaio guztiak egindako dataren arabera jarrita daude. Goza ezazue ba!
PD: badakit grabatutako irratsaioren bat ez dela azaltzen baina lehenago esan dudan moduan, URUMEA-IRRATIAN denak dauzkazue eskuragarri!
PD: ez al zaizue arraro egiten zeuon ahotsa entzutea? Nik egin dut frogatxoren bat eta... ejem!
 
BODY{cursor: url("https://dl.dropbox.com/u/2041834/animated_favicon1.JPG"), default; } A:hover {cursor: url("https://dl.dropbox.com/u/2041834/animated_favicon1.JPG"), default; }