Garai honetan denak "jo ta su" ibiliko zarete ikasten asterketak direla eta. Ondo iruditzen al zaizue bere diseinua? Bozka ezazue ondoko barran eta horrela jakingo dugu zer pentsatzen duen ikaslegoak! Klik bat besterik ez da!
PD: askoz aberasgarriagoa izango da iritzietan arrazoitu egiten baduzue noski!
PD2: sorte on azterketetan!
PD3: asko ikasi! Gutxi geratzen dela!
2007-06-04
47 Nazio Idazlan Lehiaketa
Urumea ikastolako ikaslea den Soledad Larburuk nazio idazlan lehiaketan lehenengo sei irabazleen artean sailkatu da, bosgarren postua lortuz. Sari banaketa maiatzaren 24an izan zen eta egitaraua hau izan zen: goizean irabazleak eta irakasle arduradunak (Miren Muñoz izan da irakasle arduraduna), Donostian, autobusean jaso eta Txillida-lekura eraman zituzten bisitaldia egiteko. Ondoren Donostiako "Monte Igeldo" hotelean sari banaketa egin zen. Han bertan bazkaldu zuten eta bukatzeko parkeko atrakziotan denbora librea utzi zieten. Ea hurrengo egunetan elkarrizketatxo bat egiteko aukera ematen digun!
Zorionak Sole!
Zorionak Sole!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)