Elkano kalea, 7
20120 Hernani (943330080)

2007-04-22

Liburuaren Eguna

Apirilaren 23a, astelehena. Ea esnatzen zareten! eta jarri burua martxan gazteok! Gaur Liburuaren Eguna denez ariketatxo hau proposatzen dizuet: Gerardo Markuletaren poema honi jarraipena ematea. Zuk zer esango zenuke liburuari buruz? Animatu, eta zure iritzia eman bertsotan:

Liburuak, eskola edo lantokitik kanpo, ez dauka sekula presarik.
Liburuak ez dizu inoiz dantzan kailua zapalduko.
Liburuari bost axola botoa nori ematen diozun.

Liburuari pilak ez zaizkio sekula ahitzen.
Liburuak ez du argi-indarrik behar.
Liburuak ez dizu inoiz esango:
"programak eragiketa ilegal bat egin du, eta izorrai!".

Liburuak ez dizu hilean-hilean fakturan ezustekorik emango.
Liburua ez da sekula mozten.
Liburua ez dago inoiz okupaturik.
Liburuak ez du behin ere jarrita erantzungailu automatikoa.

Liburuak ez dizu sekula eskontzeko eskatuko.
Liburuak ez dizu inoiz dibortzioa eskatuko.
Liburuak ez dizu sekula ezetzik esango.
Liburua ez da haserretuko albo batera uzten baduzu.
 
BODY{cursor: url("https://dl.dropbox.com/u/2041834/animated_favicon1.JPG"), default; } A:hover {cursor: url("https://dl.dropbox.com/u/2041834/animated_favicon1.JPG"), default; }