Jakin dezazuela gazte nintzenetik (atzo...) komikiak asko gustatu zaizkidala. Behin diru pixkat atera nahian bi lagun bildu ginen eta genituen komiki guztiak saldu egin genituen. Orain komikiak berriz erosten hasi naiz: X-men taldekoak. Suposatzen dut zuetariko askok ezagutuko duzuela! Nahastuta komiki bat errepikaturik erosi nuen eta orain nahi duenari emateko prest nauzue (lasai ez dut inongo baldintzarik jarriko), beraz, nahi duenak esan dezala! Gustoko duzuenontzako hemen duzue filmeko trailerra. Ingelesez dago (ikasten duzuena praktikatzeko aukera paregabea, eh?? jaja!)
PD: betidanik gehien gustatu zaitena "Lobezno" izan da!!
2007-01-08
Ongi etorria 2007!!
Badakit berandu xamar nabilela baina oporretan interneten konektatzeko aukera gutxi nituen eta lanean hasi arte itxaron behar izan dut. Dagoeneko 2007an sartuta gaude eta lanerako berrindartuta etorri garelakoan nago. Hainbat lan dugu blogean jartzeko baina denbora aldetik juxtu gabiltzanez, ahal dugun heinean jartzen joango gara (argazkiak, iragarkiak,...). Sarreratxo hau beteaz nere gaurko etxeko lanak betetzat emango ditut. Zuek?
Beno ba, ongi etorriak 2007 urtera!
Beno ba, ongi etorriak 2007 urtera!
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)