Elkano kalea, 7
20120 Hernani (943330080)

2006-11-30

Irratigintza?

Laister batean orain arte egindako irratsaioen grabaketa guztiak denon eskura egongo dira baina horrentzako prestatu dugun bloga ez dakit nola izendatu: irratsaioak, irratigintza, ikasleen irratsaioak, ikasleek prestatu dituzten irratsaioak, ikasleak zuzenean, urumea irratia,... beno zuen iritzien zai nauzue (e Mikel, Marian, Mertxe eta Miren??????)

Hemen dituzue ikasle batzuen blogak

4. mailako ikasle batzuek blog bat egin dute eta hemen aditzera emateko baimena eman didate. Oso polita gelditu zaie eta orain falta zaien gauza bakarra garatzen joatea da. Beraz, ANIMO eta aurrera jarraitu! Hauek dira momentuz dauzkadan blogen egileak: Itsasne Presa, Lander Bermejo, Eneritz Perez, Esti Lion, Maite Villarrolain, Zenaida Dos Ramos, Egoitz Torres, eta Judith Sarriegi. Beste batzuk falta zaizkit, ea animatzen diren eta izena eta helbidea jartzen ditugun ere!
Ikasleek egindako blog guztientzako lotura zuzena jarriko dugu eskubiko zutabean (beraien baimenarekin, noski!).

Euskararen eguna

Bihar euskararen eguna ospatuko dugu ikastola egitaraua zein den jakin nahi baduzue irakurri iragarkia:
 
BODY{cursor: url("https://dl.dropbox.com/u/2041834/animated_favicon1.JPG"), default; } A:hover {cursor: url("https://dl.dropbox.com/u/2041834/animated_favicon1.JPG"), default; }