Caja Madrid-ek laugarren urtez "Exprime y Comprime" lehiaketa martxan jarri behar du. Ipuingintza, ilustrazio eta argazkigintza, "Revelados júnior", sari honek, sormena, eta hitzen eta irudiekiko zaletasuna gazteengan piztea du helburutzat.
Aurten formato berri bat gehitu da: argazkigintza. 14 eta 18 urte bitarteko ikasleek parte hartu ahal dute, nahi duten formatoa aukeratuz, litertur testua, ilustrazioa edo argazkigintza, gai librea duten istorioak sortuz. Ikasleen adinen arabera, lanak irakasle baten bidez aurkeztu beharko dira.
Epaimahai profesional batek lan hoberenak aztertu eta autatuko ditu bi mailatan: 14-15 urte bitartekoa eta 16-18 urte bitartekoa.
Lan hoberenak aurkezten dituzten parte hartzaileek, zein beraien irakasleek, sari desberdinak lortu ahal izango dituzte: bideokamerak, Ipod eta argazki makinak.
Informazioa jaso eta parte hartu nahi duenak, http://www.obrasocialcajamadrid.es, web orrian egin dezake. Onarpen epea 2006ko azaroaren 15tetik 2007ko martxoaren 15tera bitartean da.
Parte hartu nahiko bazenute abisatu "iritzia" atalean edo ohiko bideei jarraituz. Animatu opariek merezi dute eta!!
2006-11-24
Suscribirse a:
Entradas (Atom)