Kaixo danoi!! Badirudi jendea animatzen hasi dela bere iritziak ematen (batzuk nota igo nahian, eh, Diego? (ja ,ja)!!! Hala ere, eskertzekoa litzateke egilearen IZENA bertan adieraziko bazenute irakurketa askoz interesgarriagoa egiten bait da era horretan! Horrela jarraitu eta animatu idazten!!
Blog baten sorrerak, ikastolako ekintzen berri (argazkiak, iritziak...) emateko aukera eman digu sarrerak kronologikoki sartzen bait dira. Dagoeneko irakasle talde bat animatu gara eta gure aportazioak egiten hasi gara baina nik zerbait gehixeago nahiko nuke: ikastolaren inguruan mugitzen (lana egiten) den edozeinek bere txokoa edukitzea, eta batez ere, gure ikasleek egindako aportazioak, ideiak e.a. bertan kokatzea. Horregatik, norbaitek bere txokoa izan nahiko balu, etzen arazorik egongo eta kontaktuan jarri ezkero, posible izango zen esandako "txoko" hori sortzea. Mezu horretan, adierazi zeintzuk zareten, zein da zuen ideia... edo nahi duzuen beste edozein gauza. Kontaktuan jarriko ginen, txokoa sortzen lagundu eta bertara lotura edo esteka jarriko genuke. Hasieran kosta egiten da baina blog honetan bertan ikus daitekenez, gutxinaka lortu daiteke gauza interesgarria eta atsegina sortzea. Ea jendea animatzen den eta azkenean gauza polit bat sortzeko aukera dugun! Denen artean erraza izango da!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)