Elkano kalea, 7
20120 Hernani (943330080)

2006-03-29

Literatura Astea


Aste honetan Literatura Astean sartu gara. Ikasleek ederki apaindu dituzte ikastetxeko pasilloak eta eskailerak horma-irudiekin, Lau hizkuntzetako literaturen inguruko informazioa eskainiz, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesaz eta frantsesez. Hauek bai globalizaziorako prest! Nabarmentzekoa da emakume idazleei emandako presentzia, baita txalotzekoa ere (Hemen gurea: KLA-KLA-KLA!). Testu liburuen egileek badute non ikasi.
Dagoeneko bigarren ziklokoek filma ikusi dute: Sólo un beso.Ken Loach, zuzendari britainiarrarena.Bere ibilbidean ohikoa den bezala, giza arazoetan, txinpartak sortarazten dituzten egoeretan murgiltzen gaitu; oraingoan arrazakeria, erlijio eta kulturen arteko elkarbizitzan sortzen diren zailtasunak, trabak... horiek ditugu gaiak. Ikasleek, beti bezain sakon, ?baya rayada? ren iritzikoak dira. Lehenengo mailan, Mortadelo eta Filemón (gaurko gazteek gure garaiko pertsonaiak ezagut ditzaten) ikusi dute, eta bigarren mailan, Spy Kids2, abenturazko historia, arreta handiz jarraitu dute.
Euskal idazleak ere bisitan etorri zaizkigu: Igor Elortza, astelehenean eta Fernando Morillo, ostegunean etorriko da.
Igor Elortza Margolana nobelaren inguruan solasera etorri eta bakarrizketa egiten bukatu zuen (A ze ikasle lotsatiak ditugun!). Fernando Morillo bakarrizketa egitera etorri (Ez dakizue zein berritsua den!) eta ea solastatuta itzultzen den
etxera!
 
BODY{cursor: url("https://dl.dropbox.com/u/2041834/animated_favicon1.JPG"), default; } A:hover {cursor: url("https://dl.dropbox.com/u/2041834/animated_favicon1.JPG"), default; }