2010-09-08
Gaztezulo bideo lehiaketa abian da!!
Zuzeun irakurritako albistea da. Sari potenteak daude... animatu!!
2010-08-24
2010-06-25
OpenOfficekin froga bat
Gaurkoan OpenOffice bitartez egindako sarrera batekin natorkizue! Plugina gehitu eta TATXAN! Zuzenean blogean argitaratzeko aukera!
Sarrera hau froga moduan egingo dut. Konprobatu testua, formatua, argazkiak,... nola geratzen den eta ondo badoa datorren ikasturtean ikasleen artean OpenOffice erabilera bultzatzeko beste arrazoi bat izango da!
Mila esker argazkiengatik Leire!
2010-06-21
2010-06-13
2010-06-01
Hirugarren mailako ikasle taldetxo horri eskeinia!
Bai, zuek! Jolasgaraietan e-gelara joaten zaretenak! Beti bideo "ikusgarrien" atzetik. Tira ba, hemen duzue horietako bat! Ea zer iruditzen zaizuen!
2010-05-13
2010-04-29
Ikastolako egunkari digitala!!
Goiko izenburuan klikatzen baduzue bertara eramango zaitu! Oso pozik eta zortzi hilabete beranduago ikastetxeko egunkari digitala martxan jartzea lortu dugu!
Dugu?
Ez dut nik azalduko zein izan den egunkaria aurrera ateratzeko prozesua! Askoz hobeto azalduko duten gutxienez hiru pertsona badaude. Nik badakit zeinengandik lortuko dudan...
Dugu?
Ez dut nik azalduko zein izan den egunkaria aurrera ateratzeko prozesua! Askoz hobeto azalduko duten gutxienez hiru pertsona badaude. Nik badakit zeinengandik lortuko dudan...
2010-04-28
Hernaniko ikastetxeen bateratzea
Hemen dauzkazue dokumentu hauek:
- Legebiltzarrera bidalitako dokumentua.
- Aurtengo lan proposamena.
- Ikastetxearen ezaugarriak euskaraz.
- Ikastetxearen ezaugarriak erdaraz.
- Pedro Mª Otxoa Hezkuntza Sailburuordea izandakoak bidalitako dokumentua.
2010-03-23
Zer egin dezaket DBH bukatu ondoren?
4. mailako (eta zergatik ez, hirugarren mailakoentzat ere) ikasleentzat interesgarria izan daiteke dokumentu hau. Hori bai, 60 orrialde ditu...
Bertan topatu ahal izango duzu batxilergo, erdi mailako ziklo eta lanbide heziketarako programa batera joateko beharrezkoa izango duzun informazioa.
DBH ondoren
Bertan topatu ahal izango duzu batxilergo, erdi mailako ziklo eta lanbide heziketarako programa batera joateko beharrezkoa izango duzun informazioa.
DBH ondoren
2010-03-16
Zientzia Udalekuetan izena emateko epea
Elhuyar Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Zientzia Udalekuak antolatu dituzte aurtengo udarako. 12 eta 16 urte bitarteko 150 gaztek aisialdia eta zientzia-ekintzekin gozatzeko aukera izango dute, hiru txandatan, uztailean, Gipuzkoako aterpetxe batean.
Gehiago jakin nahi baduzu... hemen!
Gehiago jakin nahi baduzu... hemen!
2010-02-10
1. zikloko ikasleak eskiatzera doaz
Ostiral honetan, otsailak 12, lehenengo eta bigarren mailako ikasleak eskiatzera doaz. Iraupen eskia praktikatu behar dute.
EGUNERAKETA:
ATZERATU EGIN DA!! Eguraldia ikusita eta bidean izotza topatzeko arriskua dagoenez, hoberena atzeratzea dela erabaki da. Adieraziko dugu hemen zein izango den data berria!
EGUNERAKETA:
ATZERATU EGIN DA!! Eguraldia ikusita eta bidean izotza topatzeko arriskua dagoenez, hoberena atzeratzea dela erabaki da. Adieraziko dugu hemen zein izango den data berria!
2010-02-07
Inude eta artzainak
Aurtengoak azkenak izan al dira? Ikusiko da...
Eguraldi polita izan dugu aurtengoan ere eta dena oso ondo atera da, beti bezala :)
Jende asko ikusi dugu argazki eta bideo kamerakin. Horietako bat bazara eta konpartitu nahiko bazenu gurekin atera duzun argazkiren bat edo bideo txiki bat, zalantzik ez izan eta gurekin harremanetan jarri!

2010-02-04
Birziklatzen - berrerabiltzen
Atzoko klaustroan birziklatzearen gaia tratatu zen (beste puntu batzuen artean, noski!). Hernani herria atez ate proiektuan murgiltzen ari den momentuan, gure ikastetxean ere badugula zer hobetu konturatu ginen. Hezitzaile bezala ahaztu ezinezko gaia da eta momentu puntualetan bultzadatxoa eman behar zaiola argi dago. Blogaren bitartez guk ere kontzientziazio lanean lagundu nahi dugu. Ikusi bideo hau
Oso interesgarria da Consumer aldizkari digitalean jasotako informazioa ere.
Oso interesgarria da Consumer aldizkari digitalean jasotako informazioa ere.
2010-01-29
Ikasleak eskiatzera joan dira
Gaur bigarren zikloko ikasleak eskiatzera joan dira. Eguraldiaren iragarpena ez zen batere ona baina ez dakigu azkenean zorte ona izan duten ala ez (irakasleek ere noski!).
Hoberena astelehenentik aurrera beraiek kontatuko baligute... eta zein litzateke aukera ona? Aurkezpen baten bitartez!... eta zein programa-aplikazio-erreminta erabilita? Impress!
Eta zer da hori? Ikusi

2009-12-22
Santo tomas eguna ondoren oporrak hartu ditugu (gustura) eta datorren urtarrilaren 7ra arte jai!!
Urte berri on bat izan dezazuela!
Urte berri on bat izan dezazuela!
2009-12-17
Urtea amaitzen...
Ikasturtea aurrera doa eta gabonetako oporrak baino lehen dauzkagu komentatzeko, irratsaioak, santo tomas,...
Bloga aspaldian geldirik eduki arren egunerokoetan jarraitu izan dugu eta, adibidez, horren berri izan dezakezu irratsaioei eskeintzen diogun blogean.
Aipatu dugunez astelehenean santo tomas ospatzen dugu ikastolan ere, eta urtero bezala, bi postu jarriko dituzte laugarren mailako ikasleek; bat elkanoko eraikuntzan eta bestea Gay murren. Giro polita izaten da eta txistorra bikaina!!

2009-09-30
Garatu ikastaroak
Argitaratu dira behin behineko zerrendak. Zenbait ikastaro ez dira aterako eta beste batzuetan oraindik plaza libreak geratzen dira. Adi!!
2009-09-29
Ordutegi aldaketa!!
Gogoratu datorren ostegunean, urriaren batan, ordutegi aldaketa emango dela eta klaseak goizez eta arratsaldez izatera pasako direla!!
Ostiralean beti bezala, eh? 8:30tan... "despistatuentzat"!!
Ostiralean beti bezala, eh? 8:30tan... "despistatuentzat"!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)